
Etxerako zerbitzua
Astelehenetik ostiralera.
Eskaerak egiteko: 09:00-14:00/15:00-18:00
Banaketak egiteko: 13:00/14:00/18:00/19:00
Banaketa 4 txanda hauetan egingo da, adierazi, mesedez, eskaeraren oharretan, zein txandatan jaso nahi duzun.
Irungo hirigunean bakarrik
Laster Hondarribian!
Bertan jasotzeko
Eskaerak egiteko: 08:00 – 19:00
Jasotzera pasatzeko denda ordutegia:
- Astelehena: 11:30 – 20:00
- Asteartetik ostiralera: 10:30 – 20:00
- Larunbata: 10:30 – 14:30
Eskaera, jaso baino 30 min. lehenago egin beharko duzu gutxienez.

Asteko menuak
Astero aldatzen dugu gure eskaintza, baina beti eskuragarri dituzun plater finko batzuk ere baditugu.

Aukera beganoak
Gure eskaintzan beti ditugu begano edota begetarianoentzako aukerak.

Eskatu online
Zauden tokian zaudela, online eskatu dezakezu janaria, bertara eramango dizugu; edo nahiago baduzu, jasotzera pasa zaitezke.

Egun berezietarako
Menu bereziak prestatuko dizkizugu ospakizun edo egun seinalatuetarako.
Nonahi jateko etxean bezala
Elikadura osasuntsua guztiontzako.
Kalitatezko produktuak, elaborazio zainduarekin
Zer da Larrea?
Janari zaporetsu eta osasungarria eskaintzen duen kooperatiba da Larrea. Denda fisikoan bertan, Larreaundi auzoan, zein online bidez.
Larreak elikadura osasungarria, era azkar, sinple eta erosoan eramateko aukera ematen dizu. Bertako elikagai naturalak eta kalitatezkoak erabilita, Irunen bertan sukaldatuta eta online eskaeraren bidez etxean bertan zuzenean jasotzeko aukera emango digu Larreak. Betiko errezetez gain, sukalde osasungarri berria topatuko dugu bertan. Etxeko dilistetatik hasi, eta humuseraino. Erosketak egin, sukaldatu eta eguneroko menua egiteko denborarik ez duten, edo sukaldea maite ez duten horientzako da Larrea. Kezkatu gabe ongi eta osasungarri jateko aukera ziurra.

Garaian-garaiko kalitatezko osaigai naturalekin
Bertakoak, ekologikoak eta bidezko merkataritzan oinarritutakoak.

Etxeko errezetak
Errezeta goxo eta osasungarriak.

Etxerako zerbitzua
Etxerako zerbitzu ekologiko eta duina BADOA kooperatibaren bidez.

Berziklatu eta berrerabili daitezkeen ontziak
0 zabor kontzeptura gerturatuz, ontzi berrerabilgarriak ditugu, eta ezinezkoa zaigunean, konpostagarriak erabiliko ditugu.
Nor gara Larrea?

Elena Panconesi, Jaione Otxoa eta Maria Huarte gara Larrea
Non gaude?
Eguzkitzaldea 17, Behea.
Larreaundi auzoa
20304 IRUN

Kontaktua

e-Posta:
info@larrea.eus

Telefonoa:
722 249 869